XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egite lotsagarri ura nolabait izkutatzearren ezkondu egin ziran.

Bañan, Eloisaren osaba Fulberto len aipatuak etzien barkatu; gogor egin zien aurka.

Badakigu zer gertatu zitzaion Abelardori!.

Dana dala, pakearen billa, bere miña iñolaz ere ezin bareturik bere lotsa izkutatzearren S. Denis-ko lekaidetxe ospetsuan sartzea erabaki zun.

Eloisa berriz, Argenteuil-go lekaimetxea sartuarazi zun.

S. Denis-en ere etzun pakerik billatu.

Eskerrak bitarte artan ikasle talde bat etorri zitzaiola irakasle bezela aiekin etorriko nai ote zun galdezka.

Pozik itzuli zan Paris-a.

Irutasun Doneari buruz iritzi oker batzuk erakusten zitualako, Soisson-go Batzarrak sutara bota erazi zion bere Introductio in Theologiam izeneko idazlana.

Bera, S. Medar-ko lekaidetxera sartzea beartu zuten; andik len izan zan S. Denis-ko lekaidetxera itzuli zan.

Bigarrenez emendik igez egin bearrean izan zan, lekaidetxearen zaindari zan Dunixi ura, uste zanez, Dunixi Areopagita etzala esaten zualako: Korintoko Gotzai izanik eta ez Atenas-ko, ez omen ziteken ba berbera Prantziko bidali izan.

Ardusson izeneko erreka inguruan kokatu zan.

Emen, lekaidetxe bat eraiki zun, Paraclet izeneko.

Eta ikasle asko ta asko zetozkiola ikusirik, erakusten asi zitzaien.

Naigabe ta ixtillu ugari izan zitun ordea, iñoiz ez bezela... pilosopia teoloji gaietan, dialektika misterioak agertzean erabiltzen zitun ausardiagatik batez ere.

An zegolarik Gildas lekaidetxeko lekaide sail bat etorri zitzaion aien abata izan nai alzun galdezka.

Pozik ere joan zan.

Emen idatzi zun ezin aukeragoan Historia calamitatum izendatu zun eskutitza.

Utzi bearrean gertatu izan zan ango bizia ezin eramanik.

Paracletora itzuli zan Argenteuil-go lekaimeeri etxe bat inguruan jaso eta Eloisa bere emaztea Buru jarririk.

Bien arteko eskutitzak emen asi ziran.

Paris-a 1136-garrengo urtean itzuli zan, bereala eskolak emateari ekin ere bai.

Bere Theologia christianagarai ontakoa du.

Ikasle asko ta izen aundikoak zetozkion orain ere.

Auen artean, Salisburi-ko Yon eta Brescia-ko Arnaldo.